LANGILEEN ESKUBIDEEN ALDE ARRAIOZEN


Jende andana bildu zen larunbatean Hipersimply supermerkatuaren aitzinean langileen eskubideak errespetatzeko aldarrikatuz, LAB eta ELAk deitutako elkarretaratzean. Gogoratu behar dugu Gertakizun larriak egon direla Arraiozko Hipersimply supermerkatuan 2010ean ireki zenetik: kaleratze indibidualak bata bertzearen ondotik, ordutegien luzapenak, mehatxuak, irainak, sindikaltzeko debekuak... Guzi hori salatzeko bildu ziren larunbatean Arraiozen.
Hemen duzue bi sindikatuek sinatutako agiria.