KONTZENTRAZIOA NAFARMENDI HIPERMERKATUAN


NOIZ:   larunbata 21ean eguerdiko 12tan.

Gertakizun larriak egon dira Arraiozko Hipersimply supermerkatuan 2010ean ireki zenetik. Kaleratze indibidualak bata bertzearen ondotik, ordutegien luzapenak, mehatxuak, irainak...
Berriki bertako langile batzuk publikoki salatu zuten nola bertako nagusiaren partetik irainak, mehatxuak eta batek kolpeak jaso zituzten. Langile horien salaketa epaitegietan dago.
Bertze aldetik langileak sindikaltzeko eskubidea urraturik dago erabat, kaleratze mehatxuak egon direlarik baldin eta sindikatu bat bertan sartzen bada. ELA-ko koordinatzaile den Joxe Mari Arribillagak ere antzeko esperientzia bat pairatu behar izan zuen bere azalean nagusiaren partetik.
Hori dela eta langileek dituzten eskubideen alde eta sindikaltze eskubide librearen alde ELA-LAB-ek kontzentrazio batekin salatuko du.