Atzo izan zen Udal Planaren
lehendabiziko eztabaida-batzarra, Basaburuan. Harat hurbildutakoak hiru gairen
inguruan mintzatu ziren gehienbat: etxebizitza, ekonomia eta ingurua.
Gaur Erberean izan da eta ondoko astean akituko da bigarren itzuli hau
Basaburuan solastutakoa honekin laburtzen ahal dugu;
ETXEBIZITZA: Argi eta garbi erran zuten
bertaratu ziren guztiok, urbanizaziorik ez dutela nahi, baina herria mantendu
edo handitzea gustatuko litzaiekeela. Horretarako, etxebizitza anitz egin
beharrean, beharren arabera egitea ikusten zen egokiena. Herritar batek bere
herrian gelditu nahi badu, aisetasunak ematea bere herrian etxea egin ahal
izateko.
Pisu-blokerik ez dutela nahi ere
argi gelditu zen. Basaburuko hiru herriak (almandoztarrik ez zen agertu, nahiz
hor pisuak dituzten) baitira Baztanen horrelakorik ez duten herri bakarrik.
Honekin loturik, etxeak egiterako orduan “arkitektura” zaintzea garrantzitsua
zela aipatu zen, arau batzuk bete behar izatea, eta arau horiek baztandar
guztiek betetzea, ez batzuk bai eta bertzeak ez, batzuetan gertatu zian den
bezala. Etxe zaharrak berritzearen gain ere mintzatu ziren.
2.- EKONOMIA: ekonomian dauden arlo
guztiak lantzea komenigarria dela erran zen. Industria inportantea dela, baina
turismoa ere hor dagoela, zerbitzuak… Proposamena: turismo aldetik Baztan “saltzeko”
ekologikoaren eskualdea bezalako etiketak sortzea, kontuan hartuz gasna
ekologikoa, yogurt ekologikoak, arrautza ekologikoak… egiten direla hemen.
Bertako ekoizleek horren alde egiten dutela ikusirik, hori baliatu “saltzeko”.
Horrelako proiektu batean sartu den baztandarrari lehentasunak ematea herri
lurrak ematerako orduan, 10 behi denbora pasa dituenari eman beharrean.
3. Baztango gaztainariak hondatzen
ari direla ikusirik, gaztainadi horiek zaintzeko Elizondoko Lanbide
eskolakoekin elkarlanean, proiektu gisako bat egitea, martxa honetan 25 urteren
buruan denak ustelduak egonen baitira.