BAZTANGO EZKER ABERTZALEAK ARRANBELAREN KONTRAKO SALAKETA GAITZESTEN DU

Diario de Noticias egunkariko Baztango kazetariak jakinarazi duenez Baztango Ezker Abertzalearen Arranbela blogari irain eta kalteengatik salaketa paratu dio. Arranbelan Diario de Noticiasek Aroztegiaren inguruan argitaratutako berri baten faltsutasunak nabarmentzen ziren eta, bidenabar, kazetari horrek Aroztegiako aferan izandako ildo informatiboa kritikatzen. Guzti horren aitzinean Baztango Ezker Abertzaleak honakoak erran nahi ditu:
  • Arranbela.blogspot.com bloga Baztango Ezker Abertzalearen sareko informazio gunea da. Ezker abertzalearen ekimen eta gogoeten berri eman bidenabar Baztango kontu desberdinen agerkaria ere bada eta, izaera herrikoia duten berriei, hitzorduei eta hausnarketei tokia berezia egiten die.
  • Arranbela.blogspot.com gunea Baztango Ezker Abertzaleak kolektiboki markaturiko irizpideekin egiten da eta blogaren ildoak eta bertan argitaratzen diren berriek erabaki kolektibo horri erantzuten diote. Horregatik salaketaren kausa izan den berria guztiz beregain hartzen du.
  • Diario de Noticiaseko kazetariaren salaketa blogaren kontrako eraso zuzen moduan ulertzen dugu eta adierazpen askatasunaren kontrako ekintza guztiz gaitzesgarri eta larria.
  • Diario de Noticiaseko aipatu kazetariak nahi duenaren inguruan eta nahi duen gisan idazteko eskubidea du, baina eskubide hori bera gainerakoei ukatzen die. Urteetan hainbat gairen inguruan: Erdiz, Aroztegia, herrietako alkateak, mutil-dantzak… bere jokabide maltzurra jasaten ibili diren herritar, talde eta eragileek ixilik egotea bertzerik ez dute. Adierazteko eskubidea irudiz berari bakarrik dagokiolako.
  • Bistan denez idazteko eta adierazteko eskubidea denena da eta bereziki langileen, herritarren eta inguruaren kontrako eraso larrien garai hauetan, suntsiketa orokor hori jokatu nahi dute herritarrena, taldeena eta eragileena.
  • Baztango Ezker Abertzaleak Arranbelaren kontrako salaketa eta jazarpena gogor gaitzesten du. Ez gara ixilduko! Zenbaitzuren liburuak Magnak babesten baditu ere, Arranbela libreki ari da, langileen eta herritarren zerbitzurat dago eta horri erantzuten dio.
  • Baztango Ezker Abertzaleak salaketa  honen bilakaeraren arabera momentuan momentuko erantzuna emanez jarraituko du.

 Adierazpen askatasuna!

Baztango Ezker Abertzalea