BAZTANEN, DIARIO DE NOTICIAS UPNren BOZGORAILU


Ortzegunean Diario de Noticiasen Baztango berriemaileak – nafarpress- Bilduren soldatei buruzko UPNren berriazekarren, kurioski egunkari hori zen berri hori ematen zuen bakarra. Beraz, nondik  eskuratu ote zuen informazio hori? Ba, Baztango UPNren blogetik. Blogean  erraten zenak ohiartzun hori behar zuela iduritu bazitzaion arras ongi; baina  Baztango blogetatik Diario de Noticiasen ohiartzuna duen bakarra  UPNekoa bakarrik izatea, arras argigarria da. Baztanen, bederen, Diario de Noticiasek Diario de Navarra eskuinetik aitzinatzen du. Ez da meritu eskasa.