ERRATZUKO KULTUR EKITALDIEN IKASTURTEAREN AKABERA





Erratzuko kultur elkarteak  antolatutako tailer/ikastaroei akabera emateko larunbatean hainbat ekitaldi egin ziren herrian.
Atsaldeko 7etatik aitzin plazan dantza herrikoiak izan ziren, ondotik sortutako musika bandak kalejira egin zuen ostatuen barna. Tragoa hartzen zuten bitartean kantu zaharrak kantatu egin ziren eta eguna akitzeko
Kastonean herri afaria ospatu zen.