JAZARPENA KONTROLETAN


Baztandar batek salatu duenez, aitzineko astean Elbeteko gasolindegiko borobilgunean Guardi Zibilen GAR taldekoak kontrol batean geldiarazi zuten; autotik 10 metro urrunduarazi ondotik galdekatu eta miatu zuten, eta beraiek autoa goitik beheiti miatuta, guardia zibil bat diru zorroarekin edo karterarekin etorri zitzaion. Karterak goitiko aldean, izkin batean, euskal presoen euskal herriratzearen aldeko txapa zeraman. Guardia zibiliak orduan galdera gehiago egin zizkion eta azkenean, txapa kentzeko agindu. Herritar honek erran duenez, autorat itzultzean dena mugitua zuen.