NAFARROAREN ALDAKETA ALDARRIKATU DUTE EZKER ABERTZALEAK, EUSKO ALKARTASUNAK ETA ARALARREK


30 urteetan UPN-k eta PSN-k beren sistema antolatu dute, herritarren borondateari bizkar emanez, beraien interes eta nahien menpe, eta sistema horrek huts egin du. Nafarroak bizi duen hondamendia nabarmena da, eta azken urte honetan UPN eta PSN-ren ez gaitasunak porrotaren zuloa izugarri handitu du. Kezka hori agertu dute hiru alderdiek: Nafarroak aterabidea badu eta eragileekin bilduko dira hiru alderdiak.