SAIHESBIDEAREN INAUGURAZIOKO GERTAKARI LARRIEI BURUZKO OHARRA


Baztango udal gobernuak (Bildu eta Ezkerra) prentsa ohar bat atera du joan den asteko ortziralean Elizondoko saihesbidearen inaugurazioa zela eta. Inauguraziorat zenbait herritar pankarta batekin hurbildu nahi izan zuten Elizondoko sarrerarako zubia eskatzeko. Foruzaingoa erbiliz, debekatu zitzaien harat hurbiltzea eta horren ordorioz udal gobernuak ekitaldian parte ez hartzea erabaki zuen.  Berriz ere Diario de Noticiasek ez zuen ohar hori kontutan hartu berria ematerakoan. Oharra hementxe irakurtzen ahal duzue: Prentsa oharra inaugurazioaren inguruan