"SEXUAL HERRIA" LIBURUAREN AURKEZPEN ARRAKASTATSUA



Ortziral atsaldean Itziar Ziga ekintzaile feministak Sexual Herria bere azken liburua aurkeztu zuen Elizondoko gaztetxean. 35 lagun inguru hurbildu ziren hitzordurat eta menperaketa kristauak sexualitatea bizitzeko tenorean eragin duen errepresioaz mintzatu zen. Halaber, menperatutako identitateen gatazken garrantzia aipatu zuen; hegemonikoak diren identitateek egunerokoan beren nagusitasuna ixilpean bisortzen duten modu berean, bertze identitateak: sexualak, kulturalak, nazionalak, klasekoak... azpiratzen dituzte. Desira askatu beharraz solastatu zen, Euskal Herria putifikatzeaz. Ondotik, gaueko 10etan Betiwetek De la sumisión a la dominación performance postporno eta transfeminista eskaini zuen.