BARCINAK HERRITARREN HASERREA ADITU ZUEN ELIZONDON


Yolanda Barcina Nafarroako presidentea Elizondoko bestetako Salberat, ustekabean, etorri zen atzo, iduriz, Baztango UPNek gonbidatuta; Isabel Olabe, Baztango UPNren zinegotzia harrera-lagun izan baitzuen Salbean. Yolanda Barcina atsaldeko 7:30ak inguruan iritsi zen auto ofizialean, birkartzainen bertze auto bat lagun zuela; Maurizio Berekotxea karrikan aparkatu zuten eta presidentearekin batean bizkartzain andana atera zen autoetatik, Barcina inguratuz. Presidentearen etorrerak harridura sortu zuen eta tentsioa ere bai; tentsio hori, Salbea akituta azaleratu zen. Yolanda Barcina bere ingurukoekin Elizondoko ostatu baterat joan zelarik terrazetarat, ehunka herritar harat hurbiltzen hasi ziren, adin eta klase guztietako herritarrak, amak silletekin e.a. Murrizketen aurkako alimaleko burrunba sartzen hasi ziren, gisa guztietako aldarrikapenak ohiukatuz eta asotsa egiteko zernahi erabiliz. Yolanda Barcina eta berarekin zirenak ordu laurden batez egon ziren bertan, bizkartzainez inguraturik, azkenean, terrazan ordu laurden bat egon ondotik, zutitu eta merkatuko plaza alderat abiatu ziren; momentu horretan eserialdean ziren ehunka herritarrak gibeletik hasi zitzaizkion Elizondoko herriko etxeraino Barcina kanporat,, agur Barcina eta zernahi ohikukatuz.