GAUR VIA CAMPESINAKO KIDEEK BAZTAN BISITATUKO DUTE


Via Campesina mundo mailako miloika nekazari biltzen dituen mugimendua da. Europa, Amerika, Asia eta Afrikako hainbat herrialdetako nekazariak nazioarteko konferentzian biltzen dira lau urtetik behin, irizpideak eta lan ildoak adosteko, eta aurten beren VII. Nazioarteko Konferentzia Euskal Herrian ospatzen ari dira, Derion (Bizkaia).

Bertan, uztailaren 19tik 24ra, 500 bat ordezkari elkartuko dira zenbait gairen inguruan eztabaidatzeko, hala nola elikadura burujabetza, agroekologia, lurra eta lurraldearen defentsa eta nekazarien eskubideen babesa. Aipatzekoak dira uztailaren 16tik 18ra toki berean ospatuko diren Nazioarteko Gazteen eta Emakumeen Asanbleak.

Honen harira, uztailaren 24an, Hazitik hozie elkarteak eta Baztango Udalak egindako gonbidapenari esker, partaide batzuk Baztanera etorriko dira bertako egoera ezagutzera. Goizean hemengo zenbait ekoizlerengana hurbilduko dira. Anizko elkartean bazkaldu eta gero, mahaingurua eginen da, Hazitik hozie eta Baztango Zaporeak elkarteak ere bertan egonen direlarik.


Egun honen antolaketan Hazitik Hozie, Baztango Udala, Baztango Zaporeak eta Anizko herria aritu dira elkarlanean.