Galiciako Cambadoseko epaitegi batek , bezero bati 2008ko azaroan saldutako partizipazio
preferenteetangatik 7.560 euro itzultzerat zigortu du Novagalicia Banco. Epaileak, kaltetutakoak
jarritako salaketa osorik beregain hartu zuen, produktu hori amarru edo
engaiƱuekin eskaini zitzaiolako, eta produktuaren arriskuetaz ez zutelako behar
bezala informatu. Defentsaren abokatuaren arabera, iruzurra da eta delitu penala,
kontratu batean amarrua egitea, gauzen kualitatean edo kopuruan bertsio
engainagarria edo faltsutua ematea iruzurraren definizioa baita.
Kalkuluen arabera partizipazio preferenteengatik kaltetutakoak
500.000 pertsona inguru omen dira estatuan eta iruzur egindako diru kopurua
30.000 milioi.
Novagaliciaren kontrakoa epaia horrelako kasu batengatik eman
den lehen epaia da, eta gisako bertze kasuetarako balio dezake.