Iruñean UEU ematen
ari den Nafarroaren konkista, iragana eta
oraina ikastaroaren barnean atzo Baztanen burutu zituzten zenbait saio.
Goizean Roldan
Jimeno Aranguren historialaria izan zen solastu zena eta atsaldean berriz Juantxo Agirre Mauleon Arantzadi
zinetzi elkarteko kidea.
Goizeko saioan bi zatitan banatu zen
solasaldia: batetik, konkistaren
aurrekariak eta bertzetik berreskuratze saioetan konkistaren ondoren sortu zen eztabaida polítiko-morala. Konkista
nola antolatu zen eta konkista horren
justifikazioa naziomailan azaldu zituen Iruñeko historialariak.
Atsaldean berriz Juantxo Agirre
Mauleon Arantzadi elkarteak Amaiurko herriarekin batean egindako indusketen
berri eman zuen: indusketen teoria, nola hasi zituzten eta horien garapena.
Gaztelua ikusteko eta Agirreren azalpenak entzuteko aukera izan zuten harat hurbildutako 18
lagunek. Akitzeko serorategian antolatzen ari diren erakusketa ikusteko aukera
izan zuten ere.