ELA, LAB eta EHNE SINDIKATUEK IRAILAREN 26ko GREBARA DEITU DUTE.

Bertze zenbait eragileekin batera grebarako deialdia egin zuten joan den ortziralean Elizondon. Krisiaren eragina gizarteko arlo guzietan eragiten duela salatu zuten, babes soziala desagertuz, langabezia eta prekarietatea haundituz, zergak goratuz, emakumeen lan baldintzak makurtuz.... Guzi hori guttiengo bat aberasten segitzen duen bitartean.