ESKUALDEKO ENPRESAK GREBAREKIN BAT EGITEN ARI DIRA


Biharko greba orokor eguna dela eta, eskualdeko lantegietan langileen batzarrak
egiten ari dira. Momentuz jaso ahal izan ditugun datuen arabera, toki hauetan greba eginen dute:
  • Enpresetan Arcelor Mittal Lesaka, Arcelor Mittal Protesic, Zalain, Funvera, Savera, Marmoles del Baztan, Elizondoko Dia supermerkatua, La Baztanesa autobusak, Xorroxin irratia.
  • Hezkuntzan: Urdazubi-Zugarramurdi eta Baztango herrietako eskola ttipietan 48 langileetatik 40k greba eginen dute; Baztan ikastolak eta haur eskolak greba eginen dute, zerbitzu minimoak bertzerik ez dituzte emanen. Elizondoko lanbide eskolan ikasleen greba eginen dute eta irakasleetan, 20 irakasletik 17k. Lekarozko eskolan ikasle gehienek greba eginen dute eta irakasleen %80k ere bai.
  • Baztango udaletxea bihar hetsia egonen da eta ez da publikoarendako arretarik izanen.