EUSKARAZ BIZI NAHI DUT LASTERKETA BAZTANEN



Euskal Herriko herri anitzetan bezala, Baztanen ere euskaraz bizitzearen nahia aldarri bihurtu dute ehundaka pertsonek Elizondoko karriketan. 206 lagun aritu dira lasterka, horietarik 129 haurrak, eta 78 gazte eta helduak. Lasterkariez gain jendeketa gorra bildu da ikustera.
Sari banaketa eta zozketa baten ondotik TABERNA kale antzerkia izan da, eta jende anitz bertaratu da ikustera.
Baztandarrek ere euskaraz bizi nahi dutela argi eta garbi erakutsi dute.