“EZKER IRAULTZAILEA : KRISIA ETA ASKATASUN NAZIONALA” JARDUNALDIAK LEKAROZKO ATERPEAN


Mugarik gabeko sozialismoa fundazioak antolatuta heldu den asteburuan “Ezker iraultzailea : krisia eta askatasun nazionala” jardunaldiak eginen dira Lekarozko aterpetxean. Jardunaldi horietan bertzeren artean Juan Manuel Sanchez Gordillok Marinaledako alkateak eta CUTeko kideak parte hartuko du. Berarekin ere, Pernando Barrena ezker abertzaleko kidea egonen da. Jardunaldiak interesa duen jende guztiarendako irekiak daude. Lotura honetan informazio gehiago duzue: Jardunaldiak eta egitaraua
  • NON: Lekarozko aterpetxea
  • NOIZ: Irailaren 29 eta 30