- NOIZ: Irailaren 21a, ortzirala, 20:30etan
- NON: Iruritako gizarte bilgunean
Munduan bere gasnagatik
ezaguna den Euskal Herriko herri ttiki batean abiatzen da istorio hau.
Herritar xume batzuk, Europako indarkeriazko azken gatazka politikoaren zauri
eta banaketa guztien gainetik misio handi bati ekingo diote: munduan zer izan
erabaki ahal izatea. Abentura horrek Europan albiste nagusi bihurtuko diren bi
herrien gertakizun historikoen lekuko zuzenak izatera eramango ditu: Eskozia
eta Euskal Herria. Letra ttikiz idatzitako historia handi bat. Etorkizunari
begira jartzen gaituen aro berriko dokumental bat.