Askapenak bideo batekin bat egin du grebarekin. Iratzartzen hasi da Europa zaharra, ikasleak, langile, langabetu, emakume edo gazteak, pentsiorik gabeko adinekoak, izan hemengoak ala hangoak, iratzartzen hasi dira herriak. Norbaitek kontrakoa pentsatzen badu ere, etsai berdinaren kontra ari gara milaka kilometrotara bizi garenak.