IÑAKI ERRO ASKATZEA ETA BIZIARTEKO ZIGORRAREKIN AKITZEA ESKATU ZEN ELIZONDON

Josu Uribetxebarriaren auzia akitu bada ere, euskal presoei ezartzen zaizkien salbuespen neurriek indarrean segitzen dute, eta haiek indargabetzeko helburua lortu bidean, Euskal Herriko herri aunitzetan bezala, Elizondon ere elkarretaratzea egin zen larunbatean. Iñaki Erroren kasua salatu nahi izan zen ere, eritasun larri bat izaki, kartzelan segitzen duelakoz, bere kondena betea badu ere.