KONTSEILUKO IÑAKI LASAK HIZKUNTZA POLITIKEI BURUZKO SOLASALDI INTERESGARRIA ESKAINI ZUEN ELIZONDON


Iñaki Lasak Kontseikuko kideak euskararen normalizazio bidean eraginkortasunez aritzeko, hizkuntza politika berri baten inguruko solasaldia eskaini zuen atzo, Elizondoko Arizkunenea kultur etxean. BAi euskarari leloarekin ziklo oso bat bete dela ondorioztatu eta gero, bulkaldi berria emateko komunikazaio estrategia berri eta oso bat behar dela proposatu zuen, horretara dator hain zuzen Euskaraz bizi nahi dut aldarri berria.
Hizkuntza gatazkak botere gatazkak direla aipatu zuen Kontseiluko kideak, funtsean, herri batek bertzeari bere izana kendu eta bertze bat paratzeko eginahala eta, hori, hizkuntza politika baztertzaileen bidez egiten dute; adibidez: euskaraz ikasteko debekua, euskal kultur adierazpenak jazartzea, administrazioko hizkuntza erdal hizkuntzak izatea e.a. Hala, menperatutako hizkuntza komunitarearen ikuspegitik, beharrezkoa da desoreka sortu eta botere iraulketa egitea; hau da, beharrezkoa da botere posizioak irabaztea.

Gisa horretan, menperaketa harremanak irauliko dituen hizkuntza politika berri batek, lau zutabe lituzkeela jakinarazi duen Lasak:
Alde batetik corpus juridikoa, hau da, normalizazioaren bidean egin beharreko boterearen erabilera eta egituraketa; legediak eta hizkuntza eskubideen babesa; alor horri Euskal Herrian maiz iskin egin izan zaio. Bertzaldetik, plangintzaren arloa legoke, gizarte aldaketak pertsona guztiengana iritsi behar badu ezinezkoa da planifikatu gabe egitea. Euskal Herrian planifikazioa aski ahula da, gehien bat lokala. Hirugarrena baliabideena litzateke, aunitzetan modu desorekatuan  inbertitu da eta inbertitzea bezain garrantzitsua, ongi inbertitzea da. Azkenik, herri gogoaren zutabea dago, jendearen, herritarren borondaterik gabe ez baitago deus. Gauzak horrela azpimarratzeko da lau zutabeek sendo egon behar dutela, batek huts eginez gero, ez baitago aitzinerat egiterik.
Zentzu horretan, azalpen bizi eta erakargarri, baina aldi berean mamitsuarekin, orain arteko estrategiaren agorpenerat iritsi garena ondorioztatu eta geroari buruz, komunikazio estrategia berri bat behar dela proposatu zuen, jendebanako bakoitzaren barruraino iritsiko dena eta hori, euskaraz bizi nahi dut aldarriarekin lortu nahi da.