MANUEL SANCHEZ GORDILLO MARINALEDAKO ALKATE EZAGUNA LEKAROZKO ATERPEAN EGINEN DEN MAHAI INGURUAN EGONEN DA.
Asteburu
honetan Ezker iraultzailea:
krisia eta askatasun nazionala jardunaldiak
eginen dituzte Lekarozko aterpean Mugarik
Gabeko Sozialismoa fundazioak
antolatuta eta, igandean eginen den mahai inguruan, Manuel Sanchez Gordillo
Marinaledako alkateak parte hartuko du. Sanchez Gordillo CUT alderdiko kidea da
eta SAT sindikatuko sortzaileetakoa ere bai, uda honeta gainera, abuztuko
saltokietako espropiazioengatik medioetan aunitz atera da. Berarekin, askatasun nazionala eta
autodeterminazio eskubidea, federalismoa edo independentzia mahai inguruan Pernando Barrenak ezker
abertzaleko kideak parte hartuko du, baita Kataluniako Alderdi Komunistako Joan
Josep Nuetek eta Langile Alderdi Iraultzaileko Francesc Matasek.
Asteburu osoko jardunaldiei buruzko
argibide gehiago lotura honetan: Ezker iraultzailea