RUGBY TALDEA LAGUNTZEKO OKTOBERTFEST ELIZONDON

Baztan rugby taldeak bere jarduera finantziatzeko aurten lehendabiziko aldiz Oktorberfest eguna antolatu du Elizondon. 
Egitaraua: 
  • 12:00etan bavariar poteoa Elizondoko plazatik abiatuta.
  • 14:30etan, bazkaria Baztandarren Biltzarreko gorapean; menua 25 eurotan: kodilloa, 2 saltxitxa, patata purea, garagardo litro bat eta oparia. (Txartelak Intzan, Txokoton eta Futbolinen erosten ahal dira.)
  • 18:00etan DJ Mokordo
Egun osoan  garagardo desberdinak, saltxitxak, ogitartekoak, puzgarriak…
Aipagarria da kirol talde honek kirola lehiakortasun hutsera murriztu gabe, adiskidetasuna, talde giroa, parte hartzea… bulkatzeko egiten duen eginanahala; baita urte osoan barna, taldea bera finantzatzeko egiten dituzten ekitaldiak ere.