UDAL LANGILEEK EUSKARAZKO ADMINISTRAZIO HIZKUNTZAN TREBATZEKO IKASTAROAREKIN SEGITUKO DUTE


Ikasturte berria hasita, Baztango Udaleko hamabi langilek iaz hasitako euskara ikastaroarekin segituko dute urritik aitzin. Ikastaroa NAPIko teknikariek emanen dute eta 30 orduko iraupena izanen du, astean bi orduko saioetan banaturik. Ikastaroaren helburu nagusiak naturaltasuna, argitasuna eta irakurgarritasuna helburu duten testuak ekoiztea eta kalitatezko testuak sortzeko oinarrizko irizpideez jabetzea izanen dira.