Herri Ekimenak herritarrei zuzendutako
jardunaldi irekiak antolatu ditu eta bertan parte hartzera gonbidatu. Maiatzean abiatu zen prozesua
akitzea da asmoa, helburu hauek zehaztu dituztelarik:
- Nafarroako aurrekontuetan aintzat hartu ez diren behar sozialak antzeman
- Gobernuak burutzen duen gastu eta zerga-politika desegokia salatu
- Behar sozialei erantzuteko, kalitatezko zerbitzu publikoak exijitu
- Urtero burutzen den aurrekontuen eztabaidan eragile sozialen parte hartzea eskatu
- Jardunaldietan onartutako proposamenak herritarroi eta instituzioei nola helarazi eztabaidatu
NOIZ: Urriaren 26 eta 27 (ortzirala eta larunbata) 17:30etan
NON: Atarrabiako Kultur Etxean