Saltatu eta joan eduki nagusira
AURTEN ERE MARTXAN DAGO SOLASLAGUNA PROIEKTUA
Proiektu
honen helburua euskaraz solastatzeko zailtasunak dituztenak eta euskaraz ongi
solastatzen direnak taldeka astean ordubetez bilduz, zonaldeko euskararen
erabilerari bultzada bat ematea da. Erran beharrik ez dago parte-hartzea erabat
debaldekoa dela eta aurten, Malerrekako Mankomunitateaz gain, Baztango
Udala eta Bortzirietako Euskara Mankomunitatea ere egitasmoa bultzatzen ari
direla. Hau aitzinerat ateratzeko denen beharra dago, bai euskaldun zaharrena
eta baita euskaldun berriena ere. Beraz, proiektuan parte hartu edo bertzerik
gabe gehiago informatu nahi dutenak konbidatu dituzte aurkezpen hitzaldi eta
ondorengo luntxera,
- NON: Malerrekako
Mankomunitatean (Zazpi Gurutze Karrika 2.zk-an), Donezteben,
- NOIZ: urriaren
31n, asteazkena, arratsaldeko 19:30ean.