Barraskiloak kontsumo elkarteak bere burua
aurkeztu zuen atzo Elizondoko Arizkunenean egin zuen batzarrean. Denera 25-30
lagun hurbildu ziren egitasmoaren berri izatera eta sustatzaileek aipatu
zutenez, oraino eratze fasean dagoen egitasmoa da, hortaz, bazkide egiteko
asmoa duten guztiekin adostu beharrekoa. Kontsumitzaileen eta ekoizleen arteko
harreman zuzena bulkatuko dute, betiere, produktu ekologikoak eta sasoikoak
eskuratzeko. Modu berean, eskualdean ekoizten ez diren produktuak ahalik
hurbilenetik ekartzen saiatuko dira. Dagoeneko lokal bat hitzartua dute,
Oronoz-Mugairen eta taldea abiarazteko bazkideak bilatzen ari dira, izan ere,
proiektua aitzinerat ateratzeko, astero hiru-laur orduz liberaturik egonen den
pertsona kontratatzea aurrikusi baita. Ondoko
batzarra abenduaren erdi aldean eginen da eta orduan eztabaidatu era erabakiko
dira kontu guztiak. Elkartea, hasieran, eskualde mailakoa izanen da, hau da,
Baztan-Malerreka-Bortziriak mailakoa; denborarekin, indartu ahala,
deszentralizatu eta bailara bakoitzean kontsumo elkarte bana izatea litzateke
helburua.
Izena emateko: barraskiloak@gmail.com edo telefono hauetan: 678445521 (Ruth) edo 625106426 (Felix)