BAZTANGO BATZAR NAGUSIAK
AROZTEGIARI
BURUZKO HERRI GALDEKETA DEITZEN DU EKAINAK 5ERAKO
Baztango 733 bizilagunek – hauteskunde-erroldaren %10a baino gehiago
- Aroztegiari buruzko gatazkaren
inguruko herri galdeketa egiteko aurkezturiko eskaeraren aitzinean, saio
historiko batean gaur Baztango Batzar Nagusiak afera modu demokratikoan
bideratzeko bitartekoak jartzea erabaki du, betiere gaiari arrazoizko
aterabidea bilatze aldera. Horretarako, eta kalteturiko biztanlegoa entzuteari
Nafarroako Gobernuak adierazitako itxikeriaren aitzinean, Batzar Nagusiak
proiektu polemiko honen inguruan baztandarrek duten iritzia jasotzeko
parte-hartze ariketa abiatzea erabaki du.
Zentzu honetan, herri galdeketa
ez erreferendarioa egitea onartu du, 23 aldeko bozka, abstentzio bat eta Geroa
Bai (2) eta UPNren(4) bozkatzeari uko egitearekin. Gaurko Batzarrean onarturiko
eta laster udal webgunean argitaratuko den protokoloaren arabera, Baztango
bizilagunek honako galdera honi erantzun ahal izanen diote: “Ados zaude
Lekarozko Aroztegia eremuan 228 etxebizitza, hotela eta golf zelaia biltzen
dituen egitasmo urbanistikoarekin, BAI ala EZ?”
Egun batzuen buruan Batzar Nagusiak onarturiko protokoloaren xehetasun
teknikoak ezagutaraziko ditu.
Elizondon, 2016ko maiatzaren 20an