"BAZTANGO GARAPENERAKO ELKARTEA"RI BURUZ







Arranbelak Asociación para el desarrollo de Baztan-Baztango garapenerako elkartearen webgunea Magnesitas de Navarrak erregistraturik duela jakinarazi nahi du. Hemen frogatzen duen agiria. Hortik ondorioztatu daiteke elkarte horren gibelean Magna dagoela, horregatik, borondate oneko jendeak Magnaren interesen alde manipulatuak izateko arriskuaz ohartarazi nahi ditugu. Modu berean, guztiz salagarria eta lotsagarria da Magna mozorroturik eta altxaturik Asociación para el desarrollo de Baztan elkartearekin muntatzen ari den kanpaina. Beren proiektua hain ona bada, mozorrorik eta tranparik gabe aurkez dezatela. Guzti hau herritarren eta eragileen eskuetan jartzen dugu bakoitzak dagokion gogoeta egin dezan.