Baztango osasun
kontseilua 90. hamarkadaren hasieratik lehen aldiz ortzegunean bilduko da.
Osasun kontseilua herritarren eskubidea den osasun arreta bermatzeko, hobetzeko
eta eraginkorrago egiteko bilgunea da eta, bertan, erakundeetako ordezkariak,
osasuneko profesionalak, sindikatu eta herri erakundeetako ordezkariak biltzen
dira. Udal berria osatuz gero, udal gobernuaren helburuetako bat
Baztan-Zugarramurdi eta Urdazubiko osasun kontseilua berreskuratzea izan da
eta, azkenean, lortu da. Aipatzekoa da, halaber, Elizondoko osasun etxeko
arduradunen eskaera ere izan dela aipatu bilgunea berreskuratzea, modu horretan,
eragile desberdinek aho batez egindako eskariari erantzuna eman zaio. Bilera
ortzeguna, 18an eginen da Baztango Udaleko Batzar Gelan 13:00etan
Ortzeguneko bileran
parte hartuko dutenak:
- Iparraldeko eremuko zuzendariordea: Antonio Perez Andrés
- Baztango udaleko ordezkariak: Garbiñe Elizegi, Iñigo Iturralde eta MªCarmen Iribarren.
- Urdazubiko udaleko ordezkaria: Itziar Galarregi
- Zugarramurdiko udaleko ordezkaria: Lazaro Daintziart Iribarren
- Elizondoko osasun zentroko ordezkariak: Iñaki Marcos Zorroza (Elizondoko lehen arreta taldeko zuzendaria), Ana Ariztegi (Elizondoko lehen arreta unitateko erizain taldekoa), Eva Espatolero Ladrero (Elizondoko osasun zentroko gizarte langilea) eta Agurtzane Elizegi (Osasun etxeko administraria)
- Sindikatuen ordezkaria: Andone Garde (LAB)
- Eta Baztango elkarte hauetako ordezkariak: Eguzkilore, Dizdira, Anfas eta Arkupeak
Lehenengo bilera
honetako gaia hau izanen da: Osasun kontseiluaren
helburuak eta funtzionamenduak zehaztea.