LEKAROZEN “EZKER IRAULTZAILEA: KRISIA ETA ASKATASUN NAZIONALA" JARDUANALDIAK EGIN DIRA.



Asteburuan Mugarik gabeko sozialismoa fundazioak antolatuta krisiaren eta askatasun nazionalaren inguruko jardunaldiak egin ziren Lekarozko aterpean. Estatuko eta nazio desberdinetako erakunde eta alderdietako ordezkariek parte hartu zuten saioetako mahai inguruetan, tartean Pernando Barrena ezker abertzaleko kideak, Bikila, gorripideakoak edo Jesus Uzkudun, CC.OOekoak. Jardunaldiek gaurkotasun biziko gai politiko eta sozialen inguruan solastatetzeko eta eztabaidatzeko aukera eman zuten. Azkenean, iragarria zegoenaren kontra, Jose Manuel Sanchez Gordillo Marinaledako alkateak ez zuen etortzeko modurik izan.