"XENTIMORIK GABE" ANTZESLANA IRURITAN


Inazio Tolosa eta Ramon Agirre aktoreek Asier Sotaren zuzendaritzapean eginiko lana eskeiniko dute:
Munduan barna, herrialdez herrialde ibili dira azken hogei urtetan Ray eta Nick artistak, beren musika, kantu, dantza eta umore ikuskizunarekin. Abeslari bikoteak plagiatze
adituak dira, eta urte luzez kantari ezagunak imitatu izan dituzte: Simon&Garfunkel, Pantxoa eta Peio, Elvis Presley... Orain,  arrakastaz eta krisiz betetako ibiliaren ondotik, herriminak joak,
Euskal Herrira itzultzea erabaki dute. Bi artistek hogei urtean bizitakoak kontatzen dituzte Xentimorik gabe izeneko lanean, musika eta umorea uztartuak. 
  • NON: Iruritako Gizarte bilgunean
  • NOIZ: Urriaren 21ean, igandea, 19:00etan