Emakumeen aurkako indarkeria giza-eskubideen eta
oinarrizko askatasunaren urratzerik larrienetariko bat da. Horren barnean daude
emakumeei kalte fisikoak, sexualak, psikologikoak edo ekonomikoak eragiten ahal
dizkieten bortxa ekintza guziak, hala nola ekintza horiekin mehatxatzea,
derrigortzea edo askatasunaz gabetzea, bai familian, bai lanean edo jendarte
arloan nahiz arlo pribatuan edo publikoan ere.
Eta indarkeria horren
ondorioek, gainera, emakume horien esku dauden seme-alabengan eta pertsonengan
eragina dute.
Azken 10 urteotan
aitzineratze handiak egin dira, maila normatiboan zein jendartearen
sentsibilizazioan, jendeak indarkeria mota hori hobeki ezagutzen du eta
biktimengan bereziki eta oro har jendarterengan eragiten duen kalteaz ohartu da.
Espainikako Estatuko Idazkaritzak Ikerketa Soziologikoetarako Zentroarekin
batera egindako makro-inkesta baten arabera, genero indarkeria noiz edo noiz
jasan dutela aitortzen duten emakumeen portzentajea %10,9koa da, horrek erran
nahi du Nafarroan 35.500 emakumek jasan duela genero indarkeria, 122.400
emakumek Hego Euskal Herrian.
Errealitate horren
aitzinean berriz ere oroitarazi nahi dugu emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko
modu bakarra berdintasuna dela, ez dela emakumeen arazoa, jendarte osoarena
baizik eta, hortaz, emakume eta gizonen parte-hartze aktiboaren bitartez
bakarrik konponduko dela.
Beraz,
Emakumeenganako indarkeriaren aurka gauden ABERIN, ABLITAS, ALTSASU ALSASUA, ANSOAIN,
, BARAÑAIN, BAZTAN, BERRIOZAR, BURLADA, CABREDO, CARCASTILLO, CINTRUENIGO,
DICASTILLO, ESTELLA LIZARRA, EZKABARTE, FONTELLAS, FUSTIÑANA, GUIRGUILLANO, HUARTE, LEOZ LEOTZ, LIZASO, MIRANDA DE ARGA, NOÁIN, OBANOS,
ORISOAIN, ORKOIEN, PAMPLONA, PITILLAS,
PUEYO PUIU, RIBAFORADA, RONCAL ERRONKARI, TAFALLA, TIEBAS, TUDELA, ULTZAMA,
VALLE DE ARANGUREN, VALLE DE UNCITI VILLAVA ATARRABIA, ZIZUR MAYOR Y EL
CONSORCIO DE DESARROLLO DE LA ZONA MEDIAko Udal, Kontzeju eta Mankomunitateek
honako hau adierazten dugu talde gisa:
·
Indarkeria
sexistaren gaitzespena, agerian eta ezkutuan dagoena, bai eta diskriminazioaren
eta berdintasun ezaren ondorioz sortutako indarkeria horren adierazpen
guztiena.
·
Gure
konpromisoa, Administrazio Publikoak garen aldetik, indarkeria desager dadin
neurriak hartzen jarraitzeko, jendarte, ekonomia, politika, legegintza eta sentsibilizazio
eta prebentzio arloetan.
· Erasoak jasan,
hil edota muturreko indarkeria sexistaren biktimak izan diren
emakumeenganako eta haien familienganako elkartasuna eta gure laguntza ematea.
Horregatik, herritar guziak
gonbidatzen ditugu, emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko helburuaz,
azaroaren 25ean antolatutako ekimenetan parte hartzera, indarkeria hori
gaitzestera eta konpromiso indibidual zein kolektiboak hartzera. Bide horretan
elkarrekin aitzinerat eginez, jendarte bidezkoago, demokratikoago eta parekidea
lortu arte