BARRASKILO KONTSUMO ELKARTEA MARTXAN


Barraskiloen elkartea martxan da eta laster bere lehendabiziko batzarra eginen du. Bertako kidea izateko izen-emate orria betetzea eta igortzea aski da: barraskiloak@gmail.com helbiderat. Hasmentako gastuei aitzin egiteko 6 hilabeteri dagokion kuota ordaindu beharko du bazkide bakoitzak (30€) abenduaren 11an izanen den lehendabiziko batzarrean (19:00etan). Ordaintzeko:
  • Transferentzia bidez: 3008 0043 11 2600311613
  • Batzarrean berean: Abenduaren 11an, 19:00etan Oronozko San Martingo batzartokian.

Elkartearen Estatutuak idatzi dituzte baina hala ere informazio gehiagoren beharra duenarendako heldu den astean batzar informatiboa eginen dute:
  • NOIZ: asteartea abenduaren 4a 19:00etan
  • NON: Arizkuneneako sabaian