Prentsa ohar baten bidez mutildantzak dantzatzerat konbidatu ditu herritarrak eta Elizondoko bestetan ikastolako parkean diskriminatzen dela salatu. Halaxe dio:
Besten garaia hasia da. Orain arte izan diren herrietako bestetan mutildantza parekideak dantzatu dira eta nahi izan duten guztiek parte hartu ahal izan dute. Hemendik goiti izanen diren besta guztietan beldurrik gabe mutildantzak dantzatzera gonbidatzen ditugu herritar guztiak.
Plazara Dantzarak eremu publiko guztietan dantzatzeko eskubidea aldarrikatzen du eta bidenabar, Elizondoko herriko plazan dantza parekideak dantzatzen diren ordu berean, ikastolan diskriminatzailea den ekitaldi bat antolatzea salatzen dugu.
Plazetan elkar ikusiko dugu!