"PRESOAK ETA IHESLARIAK HERRIRA" LEMAPEAN MANIFESTAZIOA BAIONAN

Heldu den larunbatean manifestazioa eginen da Baionako karriketan Preso eta iheslarien eskubideen alde. HERRIRA mugimenduaren arabera azpimarratzekoa da izaten ari den babesa. Euskal Herri osoko eragile politiko, sindikal eta sozialek bat egin dute deialdiarekin, eta egunero berritzen ari dira manifestazioan parte hartzera animatu diren herritarren eta eragileen izenak. 
Herriraren ustez azpimarratzekoa da orain arte aldarrikapen hauekin bat egin baina mobilizazioetara lotu ez diren hainbat eragilek eman duten urratsa. Zentzu honetan, Ipar Euskal Herriko EAJ alderdiak eta Hego Euskal Herriko Ezker Batua- Berdeak emandako babesak "erakusten du presoen giza eskubideen aldeko aldarrikapena indar berria biltzen ari dela".
Deialdia egiten dugu arranbelatik bertan parte hartzera. Azaroaren 10a, 15:30etan