UDALETXEKO ATARIAN HOZKAILU BAT BERZIKLATU DA LIBURUEN TRUKAKETARAKO

Hondakinak Prebenitzeko Europako Astea den hontan Baztanen liburuak trukatzeko “Liburuen Truke-Hozkailua” izeneko gunea paratuko zen atzo , herritar guziei zabalik. harrera arras ona izan zuen partehartzaileen artean eta atzo berean 18 pertsonek egin zuten liburu elkar trukea.  Frigokanbioa eguberriak arte egonen da udal atarian eta gero liburutegi sarreran jarriko da urte guztian zehar. Ekimen honekin, zabor guttiago sortzeko beharraren konzientzia bultzatu nahi da eta berrerabilpena zabor prebentziorako tresna bezala irudikatzea, esperientzia konkretu baten bidez.