BARATZEI BURUZKO JARDUNALDI ARRAKASTATSUAK

Nafarroa guziko jendea bildu zen atzo goizean CEDERNA-GARALURrek antolatutako baratzeei buruzko jardunaldietan. Hiru bloketan egin zituzten aurkezpenak: Aisiarako baratzak, baratze sozialak eta jarduera profesionalerako bideratuak. Tartean jendea informatzeko erakunde desberdinen komunikazio-taulak ikusgai zeuden, ekimenen azalpenekin: INTIA, EHNE, UAGN, NNPEK, NUP, JOSENEA eta AURIZKO UDALA.
Jardunaldi emankorrak izan ziren informazio aldetik eta abiapuntu gisa aberasgarriak.