DIARIO DE NOTICIAS ETA PARTE HARTZEA


Adiskide maiteok, hasteko, plazer baduzue, Baztango LOEEari buruz Diario de Noticiasek atzo idatzi zuen lehendabiziko berria irakur ezazue. Bon, irakurrita? Ba, mintza gaitezen.
Aipagarria da Baztango Lurralde Okupazioaren Eredu eta Estrategia idazteko prozesu parte hartzailea joan den otsaila aldean abiatu zela eta, horren baitan, erakusketa bat inauguratu zela, kuarteletan bi bilera txanda egin zirela, foro sektorial bat osatu zela e.a. Baina iduriz, orain artio prozesuak ez du Diario de Noticiasen arretarik merezi izan. Prozesuari boikota?
Bigarrenik, parte hartzeari buruz ematen dituen datuak lehengo udaberrian aurkeztutako txostenean emandakoak dira. Eta txosten horretan parte hartzearen azterketa egiteaz gain, herritarrek proposatutakoak aurkezten ziren. Nolanahi ere, bitxia zinez orain artio aipamenik merezi izan ez duten joan den udaberriko datuei buruz duen bapateko interesa.
Eta orain perla bat: La participación ha decaído notablemente en los últimos tiempos, un caso real con las más variadas opiniones, y se ha mostrado con toda su crudeza en la fase de consultas de la Estrategia y Modelo de… Kontuan hartuta LOEEaren prozesua joan den otsailan hasi zela eta kontsulten fasea joan den negu-udaberrikoa zela, azken aldiko gainbeheraz ari delarik lehengo legealditik“sumatzen” den gainbeheraz ari da? Hori horrela bada, argi eta garbi errealitatearekiko deslotura kasu kliniko bati buruz ari gara. Aitzinekoan zero patatero izan baitzen.

Betiere, ongi legoke iritzia eta analisia berriaren gorputzetik bereiztea. Populazioaren %0,79aren parte hartzea eskasa da? Ba pentsa, aitzineko udalak agindu zuen LOEEaren zirriborroa %0arekin egin zen. Herririk inplikatuenetan %5erat iristen omen da orokorrean antolatutako jendeen kopurua, hortaz, bertze interpretazio aukeretako bat izan daiteke bidea egiten ari dela, parte hartzeak kultura politikoaren sakoneko aldaketa eskatzen duela eta honen luzera begirako ikuspegia...
Bertzalde, azpilerroburuan datorren la participación ha sido mínima a pesar de que bildu convocó juntas en los pueblos… nola erranen genuke inor mindu gabe… ez da egia. Udalak antolatutakoak dira eta kasu honetan udaleko gobernua koalizio batek osatzen du. BILDUk, tarteka bere batzarrak deitzen eta antolatzen ditu, baina kasu honetan Baztango udala izan da. N.P.k egiten duen jokoan zer lortu nahi duen? Ba, bai seguru aski pentsatzen duzuen hori bera.
Gainerakoan eskertzekoa da udal batzordeei buruz behingoan zerbait idaztera animatu izana. Betiere ohartu gaitezen honakoa:  La misma falta de preocupación o desinterés se observa en las comisiones abiertas municipales donde, salvo excepciones muy concretas (Cultura, Servicios Sociales, Comercio y Turismo), la asistencia es mínima (…). Bere zerrendari hezkuntza batzordea, hondakinena, ingurugiroarena… gehitzen ahal zaizkio eta eskas funtzionatzen dutenetan bertze zerrenda bat ere egin liteke. Baina hoberena hau da: Incluso en el sector ganadero se aprecia escaso interés, con reuniones a las que, además de concejales y técnicos municipales, se han dado casos de asistencia de tres personas. Berak idatzitako moduan irudi luke nekazal sektoreak berebiziko parte hartzea izan duela Baztanen eta kataklismoaren handienean, sektore horretakoek ere ez dutela parte hartzen. Bistan da, berdin berdin aipatu zitzakeen hiltegiari buruz eztabaidatzeko foroak izan zuen erantzun positiboa, baina zer eginen diogu…
Garbi dagoena zera da N.P.k kosta ala kosta udalaren porrota modu batean ez bada bertzean irudikatu nahi duela eta irudi hori herritarren artean txertatu. Bon, jokaldi guztiak azalerazteko hemen izanen gaitu. Hurrengoa artio.