ELIZONDOKO GAZTETXEAN VENEZUELAKO IRAULTZAZ ARITU ZIREN


Baztanen egiten ari diren jardunaldi bolibarriaren barnean, atzo atsean aurtengo udan Askapenarekin Venezuelan brigadista izan zen Joseba Otondo iraultza bolibariarrari buruzko solasaldia eman zuen Elizondoko gaztetxean. 
Mintzaldian prozesurean azterketa kronologiko bat egin zuen, alde batetik, aurrekari historikoak eta 1989ko Caracazoaren berri eman zuen, 1992an izandako estatu kolpeetaz eta 1998ko Chavezen garaipenaz. 
Puntu horretatik, prozesuaren aurkezpen xeheagoa egin zuen, mugarriak izan diren gertakariak bereziki azpimarratuzV. errepublikaren eraketa eta konstituzio berria, zeinak demokrazia parte hartzaile eta protagonikoa aitortzen baituen; 2001eko lege gaitzaileak eta lursail handien eta hidrokarburuen erreforma; urte bereko estatu kolpea eta petrolio sabotaia eta segidan Venezuelak bere herritarrekin pilatutako zor historikoa kitatzeko abiarazi zituen misio sozialak. Lehen fase hori ezaugarritu ondotik izaeran eta subjektu eragilean, 2006an aldarrikatu eta abiarazi zen sozialismo bolibariarraren azterketa egitera pasa zen: herri boterearen eta sistema sozioproduktibo berriaren eraikuntza batez ere; hala prozesuaren subjektu berriaz mintzatu ziren, Estatu komunalaz eta esperientzia sozioproduktibo desberdinetaz. Jarraian mehatxu inperialistaz aritu zen, baita Venezuelak bere testuinguru erregionala integratzeko eta autónomo egiteko abiaturiko ekimenetaz. Landutako bertze alderdi bat laugarren belunaldiko guda edo guda mediatikoa izan zen eta, bukatzeko, prozesuaren ahultasunen inguruan aritu zen: boliburgesia eta eskuin endogenoaren agerpena, burokratizazioa, eraginkortasun falta eta ustelkeria; segurtasun falta eta kriminalitate handia eta prozesuaren zuzendaritza unipertsonala. Urriaren 7ko hauteskundeetaz eta Chavezen egoeraz solastatzeko aukera ere izan zuten eta ondotik eztabaida interesgarri eta aberasgarria sortu zen bertaratutakoen artean.
Baztango jardunaldi bolibariarren ondoko hitzordua abenduaren 18an, astertean, izanen da. Erratzuko Lixutegian, asteko 20:00etan “la revolución no será retransmitida” dokumentala eskainiko dute