Udaleko Berdintasun batzordeak antolatuta Maskulinotasun berdintzailea. Gizonak, sexismoa eta askapena solasaldia egin zen ortziral atsean Elizondoko Arizkunenea kultur etxean.
Hizlari eta dinamizatzaile gisa Santurtziko Gizon Ekimeneko Iñaki Kasares aritu zen; hala, patriarkatuaren eta kapitalismoaren menperaketa ardatzak aztertu zituen, alde batetik emakumeei buruzko menperaketa egitura gisa eta, bertzaldetik, gizonei buruz eraikitzen duen eredu zapaltzaile eta zurrun gisa. Gizon eredu zapaltzaile hori nola erreproduzitzen den agertu zuen eta ze modutan azaleratzen den ere. Patriarkatuarekin akitzeko, bertze gizontasun eredu batzuk eraiki behar direla aipatu zuen eta horretarako gogoeta eta praktika kritikoaren bidez bide berriak egin eta antolatu beharra dagoela.