Nafarroako UPNren Gobernuak PSNren laguntzarekin Nafarroako Kutxa desegin ondotik, Nafarroan kutxa publikoa galdeginez eta eraldaketa soziala eta burujabetza aldarrikatuz elkarretaratzea egin zen larunbatan Elizondon. Elkarretaratzea eguerdiko 12:00etan egin zen; eta denera, elkarretaratzeak iraun biztartean hogeita hamar lagun inguru bildu ziren. Modu berean, Nafarroako Kutxarekin pasatu dena azaltzen duten eskuorriak ere banatu zituzten. Aipatutako kontzentrazioa Nafarroako Ezker Abertzaleak herrialde osoan antolatutako salaketa ekimenaren baitan egin zen.