Lekarozko Aroztegiako proiektu urbanistikoaren promotoreetako bat den Novacaixagalicia bancoren inguruan aldiro iruzurrekin eta epaitegiekin harremanduriko berriak ateratzen ari dira. Gaurko Publicok argitaratzen duenez epaile batek Novacaixagaliciaren presidente ohiaren ondarea bahitu du.
Ismael Moreno epaileak Novacaixagaliciako presidente ohiaren, Julio Fernandez Gayosoren higiezinen eta finantzen ondarea bahitu du, erakunde horretako aitzineko zuzendariei jarritako bermeen erantzule solidarioa delako.
Entzutegi nazionaleko autoak dioenez Galiziako kutxako zuzendari ohiei jarritako bermearen erantzule solidarioa Gayoso da, hala, bertzeek ez badute bermea beregain hartzen, Gayosoren ondarea bahituko du epaileak
Auto horretan Ismael Moreno epaileak Novacaixagaliciako zuzendariondoko orokor ohiarendako, Francisco Javier Garcia de Paredesendako 7 milioiko bermea eskatu zuen; Caixanovako zuzendari orokor ohiarendako, Jose Luis Pegorendako ia 2 milioi eta Gregorio Gorriaran eta Oskar Rodriguezendako milioi bat eta 345.000na euroko bermeak hurrenez hurren. Abenduaren 11rako Pego, Gorriaran eta Rodriguezen bermeak ezarri ziren, baina abenduaren 26an Garcia de Paredesena oraino falta zen. Autotik ondorioztatzen denez, azken honen bermea jarri ez duenez, Gayosoren ondarea bahitu dute.
Hemen publicon agertutako berria
Hemen publicon agertutako berria