HASI DA ASKAPENAREN BRIGADA KANPAINA

Brigadak joan etorriko internazionalismoa bultzatzeko lan tresna politikoak dira. Hain zuzen, euskal herri langile antolatua beste herrien esperientziez aberastuz eta aldi berean gure herri borrokaren berri emanez. Zentzu honetan, gure herriak  bezala, inperialismo-Kapitalismoari men egiten ez dioten herrien borroka esperientzi trukea oso da funtsezkoa.
2013an beste behin ere, Herri Boterearen  adierazgarri garrantzitsuak diren  prozesu, herri, auzo edo lantegietako esperientziak ezagutu beharrean gaude: Argentina, Uruguay,  Venezuela, Bolivian. Bestetik, lehen eskutik ezagutu nahi ditugu , estatuen errepresio gordinari erantzunez erresistentzia desberdinen esperientzia eta ezaugarriak Palestina edo Saharar lurralde okupatuetan. Hauetxek dira aurtengo brigaden  ildo nagusiak, joan etorriko elkartasuna gauzatu dezagun.
Izen emateko idatzi: brigadak@askapena.org
Hamaika herri borroka bakarra!