Gaur egun ere, egoera berdinean
aurkitzen dira. Erreferendumaren zain, autodeterminazioaren zain eta beraien
herriak bizirauteko beharrezkoa duen independentziaren zain.
Batzuk, lurrazalean dagoen
deserturik gogorrenean; bertzeak, aire zabaleko kartzela bihurturiko
herrialdean.
Hala ere, argi dute zain egondako
urte guzti hauek ez direla alferrik izango. Ezta gerran hildako hamaika
burkideak ere; jasandako hamaika torturak; isuritako hamaika malkoak;
hamaika tristurak; hamaika galdutako esperantzak; hamaika dezepzioak ;
hamaika nahigabeak; hamaika traizioak; hamaika hotzikarak; hamaika amorruak;
hamaika utzikeriak; hamaika kezkak; hamaika samindurak; hamaika izuak; hamaika
etsipenak; hamaika urduritasunak; hamaika damuak; hamaika ahuleziak; hamaika
goibeldurak; ezta orain arte jasan izan behar dituzten hamaika sufrimenduak
ere.
Hamaika herrik, hamaika borroka
askatasunerantz. Ordua da. SAHARA HURRA