Geroa Baik Diario de Noticiasen argaitaratutako oharraren harira prentsa ohar bat kaleratu du Baztango Udal Gobernuak. Hauxe dio hitzez-hitz:
Baztango Geroa Bai taldeak argitaratutako oharrean sortu nahi duen alarma faltsuaren aitzinean, baztandarren lasaitasunerako Baztango 2013. urteko aurrekontuak egite prozesuan daudela jakinarazi nahi dugu, eta Geroa Baik erraten duenaren aurka toki gehienetan urte hasieran onartzen direla aurrekontuak, eskualdeko udaletxe gehienetan adibidez, horrela gertatuko da.
Baztango Geroa Bai taldeak argitaratutako oharrean sortu nahi duen alarma faltsuaren aitzinean, baztandarren lasaitasunerako Baztango 2013. urteko aurrekontuak egite prozesuan daudela jakinarazi nahi dugu, eta Geroa Baik erraten duenaren aurka toki gehienetan urte hasieran onartzen direla aurrekontuak, eskualdeko udaletxe gehienetan adibidez, horrela gertatuko da.
Baztango Geroa Bai taldeak ongi aski dakien moduan, azkeneko urteetan NaBai
gobernuan zela adibidez Baztango udal aurrekontuak garai desberdinetan onartu
ziren: 2008an hasierako onespena ekainean eman zitzaien, 2009an, otsailean;
2010ean abenduan eta 2011n urtarrilean. Ikusten ahal den moduan aurrekontuak
aitzineko urtearen bukaeran ez onartzeagatik ez da deus pasatzen. Beraz,
intentzio arrunt txarrarekin herritarrak nahasi nahi izan dituzte.
Betiere Baztango udalak aurrekontuen lanketa aspaldi hasi du baina udal-kontulariek
aurten duten oposizio deialdiak tramitazioa mantsotu du. Bertze aldetik
kontutan hartu behar da Nafarroako Gobernuaren aurrekontuekin dagoen
ziurgabetasunak gure aurrekontuak ere baldintzatzen dituela. Hala ere nahiz eta
mantsotu zerbitzua guztiz bermaturik dago eta aurrekontuak onartu eginen dira.
Aurtengo aurrekontuek, iazkoek bezala, helburu nagusi bezala krisi egoeran
baztandarren eskubide sozialak bermatzea izanen dute lehentasun, kohesio
soziala bulkatzea eta bazterketa sozialari kontra egitea. Horrekin bat Baztango
udalaren ardurapeko azpiegituretan inbertsioak eginen dira; hori bai Baztango
oraingo udalak aitzineko udalak utzitako zorraren zama beregain du eta horrek
guztiz baldintzatzen du inbertsioak egiteko aukera. Gure helburua, orain arte
egin dugun bezala, gastua modu arduratsuan kontrolatzea, lana banatzea,
zerbitzuak bermatzea eta orain arte egin ez den bezala modu axolagabean diru
publikoa ez xahutzea izango da.
Bertzalde eta Baztanen sustapen ekonomikoari buruz Geroa Bairen demagogiak
soberan daudela erran nahi dugu. Baztango udala eragile desberdinekin etengabe
harremanetan dago, Cederna-Garalurrekin programa desberdinak diseinatzen eta garatzen eta bertze eragileekin batzordeen
bidez elkarlanean.
Gonbidatzen ditugu, Diario de Noticiasen oharrak argitaratu bidenabar, gaur egun irekita dauden erabaki
guneetan parte-hartzea. Aukera baitago proposamenak egin eta eztabaidatzeko.
Azpimarratzekoa da Geroa Baik ez duela proposamen bat bera egin orain arte.