AUZO KONPOSTA ANIZEN

Orain dela bi hilabete inguru Anizen auzo konposta paratzeko proposamena egin zen Baztango udaletik. Bilkurarat bertaratu zirenak, auzo konposta baino etxe bakoitzak berea izatea hobeki litzatekeela erabaki zuten. Hortaz, Baztango Udaleko Mikel Ortega eta Zaborren Mankomunitateko Txomin Elgorriaga Anizko Mendiarte Kultur elkarterat joan ziren aniztarrek eskatu zituzten konpostagailuak ekartzerat. 19 lagun bildu ziren, eta aniztarren artean 15 konpostagailu banatu ziren. 15 konpostagailu banatu baziren ere, gainerako herriatarrek ere parte hartuko dute, zenbait etxek konpartitu eginen baitute konpostagailua. Aniztar guztiek bat egin dute ekimen honekin, hortaz, hemendik goiti zabor organikoa ongarritarako erabiliko da.