ERNESTO PRAT URZAINKI ELIZONDARRA APIRILAREN 9AN EPAITUKO DUTE MADRILGO ENTZUTEGI NAZIONALEAN


Ernesto Praten abokatuak atzo ezagutarazi zuenez, elizondar gaztea heldu den apirilaren 9an epaituko dute Madrilgo entzutegi nazionalean EKIN legez kanporatutako erakundekoa izateaz akusatua. Fiskalak 8 urteko kartzela zigorra eskatzen du.
Espainiako estatuak bere eroaldi errepresiboan Euskal Herriko gisa guztietako erakunde, komunikabide, talde eta elkarte ezkertiar eta abertzaleak legez kanporatu ondotik 2008ko irailean Guardia zibilak Ekinen aurkako sarekada egin zuen Nafarroan.
Polizia operazio horren ondorioz Ernestok ihes egin behar izan zuen, nahiz Euskal Herrian ireki den aldi poliko berriaren testuinguruan Urruñan bizitza normal eta publikoa egiten zuen. Nolanahi ere den 2012ko urtarrilaren 25ean Frantziako poliziak Urruñan atxilotu eta Grande Marlaska espainiako entzutegi nazionaleko epailearen eskaera onartuz 2012ko otsailean espainiaratu zuten. Azkenik, frantziako eta espainiako estatuko kartzeletan hiru hilabete pasatu ondotik 2012 ko apirilean espetxetik epaiketa noiz eginen zain bermepean (25.000 euro ordaindurik) atera zen.
Ernestok jasandako sarekadaren, atxiloketaren eta entregaren aurka ehunka baztandar mobilizatu izan dira azken urteetan, baita ongi-etorria egiteko eguna iritsi zelarik kalera atera ere.
Estatuaren jazarpena eta epaiketaren mehatxua gora-behera azkeneko hilabete hauetan eguneroko bizimodura laketzeko eta liburua idazteko aukera izan du.