SORTUk VENEZUELAKO HERRIARI


Hugo Chavez, Venezuelako lehendakariaren heriotzaren aurrean, SORTUk bere doluminik sentikorrenak adierazi nahi dizkio bere familiari, indar bolivartarrei, eta Venezuelako gobernu eta herri osoari.
Hugo Chavezen heriotzarekin buruzagi aparta joan zaigu, Latinoamerikaren batasuna eta XXI. mendeko sozialismoaren aldeko borrokalari nekaezina.
Une zail hauetan SORTUK bere elkartasun osoa adierazi nahi dio Venezuelako herriari eta jendarte justu eta solidarioago bat eraikitzeko Hugo Chavez-ek abian jarririko bideari jarrai diezaion animoak luzatu nahi dizkiogu.
Venezuelako herriari dagokio, bere Konstituzioak ezarririko bideen baitan, prozesu bolivartarraren etorkizuna eta norabidea zehaztea, era demokratikoan eta inolako kanpo esku-hartzerik gabe.
Iraultza Bolivartarrari bere babes eta elkartasun osoa adierazi nahi dizkio Maite Ubiriak, SORTUko nazioarteko arloko arduradunak, eta Amerikako herrien batasunaren eta pertsonen duintasun eta herrien eskubideen errespetuan oinarrituko den nazioarteko harremanen eredu baten aldeko lanean jarraitzeko animoak luzatu nahi dizkio Venezuelako herriari.
Azkenik, Hugo Chavez oroitzeko eta Venezuelako herriarekin elkartasunez Euskal Herrian deituko diren ekimen ezberdinetan parte hartzeko gonbitea luzatzen dio euskal jendarteari SORTUk.
Agur eta Ohore Chavez komandantea!